viernes, 30 de septiembre de 2011

TALDEEN ERAKETA

Lehenengo egunean irakasleak orrialde bana eman digu hiru gelakidez osatutako talde bakoitzari. Bertan, zazpi galdera ezberdin agertzen dira lauhilabete honetan gure ikasgaian, IKT-n alegia, landuko ditugun gaiekin. Beraz, ariketa honen helburua zera da, galdera horiei erantzun egokia ematea gai horren inguruan ditugun aurreideiak eta kontzeptuak bilduz. Gure artean eztabaidatu behar dugu erantzun egokienak aurkitu ahal izateko. Ariketaren zati hau amaitzerakoan, taldeko kide bat bozeramaile izendatu dugu besteen aurrean erantzunak azal zitzan. Galderak honakoak izan dira:

      1.     Zer dira IKT? Nola definituko zenituzke? Ezagutzen al duzu euren ezaugarriren bat?
      2.      Zeri deitzen zaio Informazioaren Gizartea? Zein erlazio egon daiteke IKT eta Informazioaren Gizartearekin?
      3.      Eraginik al dute IKTek ezagutzan eta hezkuntzan?
      4.      Irakaskuntzan erabili behar dira? Argumentatu zergatik bai edo ez.
      5.      Eta Haur Hezkuntzan erabili behar dira? Argumentatu zergatik bai edo ez.
      6.      Eta zeuk, eguneroko bizitzan, zein aplikazio erabiltzen duzu? Eta zertarako?
      7.     Zein aplikazio, proiektu edo esperientzia ezagutzen dituzu hezkuntzan arloan? Zein edo zeintzuk erabiliko zenuke eta zertarako?

Azkenean galdera hauek gorde behar izan ditugu, kurtso amaieran hainbat gai landu eta ariketak egin ondoren, berriro ere egin beharko dugulako horrelako ariketa bat ikasitakoaren hausnarketa eginez.