viernes, 28 de octubre de 2011

LANEAN JARRAITUZ

Gaurko klasean irakasleak Ludovikoren musika jarri digu eta gure begiak izteko esan digu. Ariketa honen helburua zera izan da, norberak bere erlaxatzea, horrela klasea ematerako orduan lasai eta arreta handiarekin egon ahal izango gara. Musika ez zen oso ondo entzuten eta ariketa ez da guztiz ondo irten ikasleok ez daukagulako honelako ariketak egiteko ohitura. Hori ondoriozta dezakegu, gero klasea hasterakoan zarata handia eginez jarraitu dugulako.

Talde bakoitzak gure lanari ekin diogu, eta klasea aurrera joan ahala, zenbait zalantza sortu egin dira,  batez ere metaforaren esanahiari buruz. Talde batzuk klasetik irten dira, gela barruan zarata handiegia zegoelako guztiok era egokian lan egin ahal izateko, eta beste batzuk ordenagailu gelara joan dira haien lana burutzeko. Datorren astean daukagun lanari buruzko azalpena eman digu irakasleak. Lan horren helburua zera da, 10-15 minutu bitartean gainerako ikaskideei ezagutzen ez duten gai bati buruzko azalpen bat ematea, horrek dauzkan garrantziez eta beharrez guztiok jabetu gaitezen.

Hemen gure gelakide guztien Portfolioak aurkitu ahal izango ditugu.
  1. http://iktlantzen.blogspot.com
  2. http://iktatzen.blogspot.com/ 
  3. http://iktworld.blogspot.com/
  4. www.iktegunerokoa.blogspot.com 
  5. http://tik-tok-tak.blogspot.com/
  6. http://xatakatoka.blogspot.com/
  7. http://berriteknologiratzen.blogspot.com/ 
  8. http://informatikanmurgilduz.blogspot.com/ 
  9.  http://ikt-kazetariak.blogspot.com/
  10. http://iktmundua.blogspot.com 
  11. http://haizeairatiarrate-portfolioa.blogspot.com/ 
  12. http://iktmagistral32.blogspot.com/2011/11/blog-post_04.html 
  13. http://olatzmaialendeieneikt.blogspot.com/ 
  14. http://pinuak.blogspot.com/
  15. http://iktlh32teoria.blogspot.com/ 
  16. IKT-Hezk-balia.blogspot.com
  17. www.bideberriak-iktak.blogspot.com 
  18. http://ikt-lana.blogspot.com/
  19. http://ikt-ikasgaia.blogspot.com
  20. http://ikusi-eta-ikasi.blogspot.com/
http://landuzetasakonduz.blogspot.com/

viernes, 21 de octubre de 2011

GAIAK AURKEZTEN HASI

Gaur pasaden astean taldeka landu genituen artikuluak aurkezten hasi gara ikasleak. Hura egiten hasi aurretik, gelakide bat aukeratu dugu aurkezpenak bideo kamera batekin grabatzeko beste bik oharrak hartzen dituzten bitartean. Beraz, beraien lana zera da, aurkezpen guztiak bukatzen ditugunean haiek guztioi komunikatzea, azkenengo klase egunean egingo dugun hausnarketarako balio izango duena.

Denok dakigunez, talde bakoitzaren erritmoa desberdina izango da, beraz, aurretuago doazen taldeak informazio gehiago bilatzen joan daitezke. Lan testua irakurri behar da, hitz gakoak azpimarratuz eta horren laburpena eginez, taldekideon beharrak zerrendatzeko.

LAN METODOLOGIA: Lana irakasleak proposatutako metodologia jarraituz egin ahal izateko, klasean giro egokia mantentzea ezinbestekoa da. Hauek dira jarraitu beharreko pausoak:

  • Isiltasuna: Klasekideen hitz egiteko txanda errespetatuz, azalpena ondo entzuteko eta haiek urduri ez jartzeko.
  • Dinamikoak izan: Aurkezpenak egiterakoan, guztiak berdinak ez izateko, teknika desberdinen bidez aurkeztea, hala nola, power point, movie maker, irakasleei galdeketak...
  • Autonomoak izan: Arazoei gure kabuz aurre egin eta inoren laguntzarekin konpontzeko gai izan.
  • Arreta jartzea: Gure gelakideek aurkezpenak egiten dituztenean adi egotea, haiek egiten duten gauzez ikasi ahal izateko.

viernes, 14 de octubre de 2011

TALDEKA ARTIKULUAK LANDU

Talde bakoitzak, Hezkuntzari aplikatutako Informazio eta Komunikazio Teknologiei buruzko artikulu bana irakurri dugu. Artikuluak oso desberdinak dira bata bestearengandik, adibidez, batzuk laburrak dira eta irakurtzeko errazak, baina beste batzuk, ordea, informazio teknologikoagoa dute eta luzeagoak dira, beraz, ulertzeko zailagoak dira. Horren eraginez, artikuluek azaltzen duten gaiari buruz lan bat egitea proposatu du irakasleak. Taldeen arteko lana oso desberdina izango da, jorratutako gaiak hainbat ezberdintasun dituztelako, lehen esan dugun bezala. Hori horrela izanda, talde bakoitzak bere erara antolatuko du lan honen aurkezpena, beti ere irakaslearekin bere prozesua bideratuz eta egokituz. Lan honen helburua ikasleon autonomia sustatzea da, gai honen inguruan pixkanaka-pixkanaka gero praktikara aplikatu ahal izango diren ezagutzak eskuratuz eta gure zalantzak argituz. Hauxe da egin beharreko lana:

  • Artikulua irakurri
  • Hitz gakoak
  • Sintesia
  • Gure beharrak zerrendatu eta eztabaidatu artikulu berdina daukagun taldeon artean.
  • Informazio gehiago bilatu, kontzeptuak argitu,....
  • Hipotesiak idatzi
  • Metafora bat topatu gaia eta prozesua hurbiltzeko gainontzeko kideei.
  • Kritika ekologikoa: gustatu zaizuena eta hobetuko zenuketena komentatu.
  • Konpartitu:  BLOG-a, Portfolioaren bitartez.
  • Klasean hamar minutuko komunikazioa egin IKT baliabideren bat lagundurik. Izan daiteke Blog-a,...

viernes, 7 de octubre de 2011

WEB 2.0 EZAGUTUZ

Gaurkoan irakasleak Web 2.0-ri buruz hitz egin digu. Askok ez genuen hura ezagutzen, baina gutxi batzuk honen berri zuten. Irakasleak azalpen txiki bat eman digu honen inguruan, zer den eta zertarako balio duen azalduz. Azalpena bukatzerakoan, ondorengo bideo hau jarri digu gida moduan erabili ahal izateko.