Oraingo honetan eskola batera joan gara eta IKT arduradun bati galdetegi bat egin diogu, izan ere honen garrantzia gero eta handiagoa da.
IKT portfolioa
viernes, 9 de diciembre de 2011
GALDERAK
Zer gertatzen zaigu aukera ematen digutenean irakasle paperean jarri eta aurkezpen bat egiteko? Ze eredua jarraitzen dugu? Zergatik?
Irakasle paperean jarri garenean oso urduri jartzen gara izan ere ikasle mordoa guri begira dago, eta kasu honetan aurkezpena egiterako garaian 85 pertsona inguru egon dira guri begira beraz, urduri jartzea guztiz normala da. Gainera akatsen bat egin dezakegunez urduriago jartzen gara, besteak gutaz pentsatzen dutena pentsatzen baitugu, hots, uste dugu gutaz barre egingo dutela.
Gainera irakasle paperean jartzean gure eredua gure irakasleak izan dira, hau da, bakoitzak era diferentean eragin gaitu, eta gu hori modu egokian islatzen saiatzen gara.
Zer da metafora bat? Zertarako balio du? Nola laguntzen du irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan?
Metafora bat hitz bati beste esanahi bat jartzean datza, hau da, hitz batek beste esangura bat hartzen du.
Irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan hauek oso baliagarriak dira, izan ere hauekin
viernes, 2 de diciembre de 2011
AURKEZPENEKIN BUKATU
Falta ziren zortzi taldeek egin dituzte haien aurkezpenak. Behin horiek bukatu ostean irakasleak honako ebaluaketarako jarraibideak eman ditu:
Gure taldeko ikaskideekin elkartu egingo gara eta taldeko nota eta ikaskide bakoitzaren nota eztabaidatu eta zehaztuko dugu. Irakasleak lehenengoz orri guztia ondo irakurtzea eta aztertzea gomendatu digu. Hau egin ostean, orri hori entregatu behar diogu irakasleari, gure izen abizenekin eta gure blogaren izenarekin.
Irakasleak ere zera esan du, azterketaren egunerarte izango dugula epea gure Blog-a amaitzeko. Gure Blog-aren azkenengo sarreran, hau da, Portfolioan, honako hau jarri behar dugu:
- Gure taldeko Blog-ean topatuko dugun azken argazkia edo mapa.
- Taldeak eta taldekideek ikasgai osoan zehar izan dugun ikasketa prozesuaren azkenengo ondorioak, ebaluaketa eta gure ekarpenak.
- Ikasgaiaren (metodologia, irakaslea, ordutegia, talde handia, gela...) ebaluaketa eta ekarpenak egitea.
viernes, 18 de noviembre de 2011
AURKEZPENEKIN JARRAITU
Klase hasieran gure gelako bi ordezkariek beste ikasgai batekin izan dugun arazoari buruzko azalpen bat ematen ari ziren bitartean, gelako ordenagailuarekin arazo bat egon da, ez baitzuen ondo funtzionatzen. Hori dela medio, azkenean goizeko bederatzietan beste gela batera joan behar izan gara aurkezpenak egin ahal izateko. Gela hau oso txikia zen eta guztiok sartzeko arazoak izan ditugu, ez baitzegoen aulki nahikorik guztiok eseri ahal izateko. Arrazoi horregatik batzuk mahaien gainean eta leihoen ondoan eseri behar izan gara. Honek zera eragin du, klaseko giroa aproposa ez izatea eta irakasleak arreta deitu digu behi baino gehiagotan, klase horiek isilik egoten ikasteko bakarrik erabiliko genituela esanez, klasean horrela ezin baita ez irakatsi ezta ikasi ere.
Gaurko aurkezpenak motzagoak izan dira, denbora aldetik nahiko larri genbiltzalako eta horregatik moztu behar izan ditugu, nahi genuen guztia ezin esan ezinik. Ondorengo egunean oraindik falta diren zortzi taldeek aurkezpenak egingo dituzte.
Gaurkoan aurkezpena egin duten taldeen blogak ondorengoak dira:
viernes, 11 de noviembre de 2011
AURKEZPENAK EGITEN
Gaurko egunean bi taldek ezin izan dute aurkezpenik egin izan dituzten arazo ezberdinengatik.
Aurkezpenak alderatzerako orduan hainbat desberdintasun somatu ahal izan ditugu, adibidez, oso luzeak ziren gaiak Power Point-aren bidez azaldu dituzte; ikusgarrienak musika zeukaten bideoen bitartez egin dira; eta gure arreta deitzeko teknika desberdinak erabili dituzte, hala nola, metaforak erabili, ipuinak asmatu, marrazki bizidunak jarri... Gure ustez gai hauek nahiko ondo landuak egon direla uste dugu, era egoki batean. IKT gaiaren inguruko hainbat informazio erabilgarria eman dute.
Ikasgai honetan IKT-rekin eta IKT-ri buruz ikasten ari gara, eta horregatik irakasleak ondorengo bi galderak bidali dizkigu talde bakoitzari hausnartzeko eta haien bitartez gure ezagutzak berritu ahal izateko:
- Zer gertatzen zaigu aukera ematen digutenean irakasle paperean jarri eta aurkezpen bat egiteko? Ze eredua jarraitzen dugu? Zergaitik?
- Zer da metafora bat? Zertarako balio du? Nola laguntzen du irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan?
Bien bitartean, “ikuskatzaile” moduan ari diren gelakideei ere galdera bati buruzko ondorioak ateratzea eskatu die irakasleak: egindako prozesuan nola eta noiz izan dugu aukera ikasteko?
Azkenik, irakasleak zera esan digu, gero eta gehiago esperimentatu dezagun, horretarako kapasak ikusten gaitu eta.
Gaurkoan aurkezpena egin duten taldeen blogak ondorengoak dira:
viernes, 4 de noviembre de 2011
KOMUNIKAZIOAREN ANTOLAKUNTZARAKO ORIENTABIDEAK
Egun honetan irakasleak hainbat gomendio eman dizkigu aurkezpena hobeto egin ahal izateko. Hasieran zera esan du, klasean besteekiko errespetua mantentzen ez duten ikasleak gelatik kanporatuko dituela eta euren aurkezpena egiteko aukera galduko dutela. Gure ustez hori erabaki egokia da, askotan klaseko askok era desegoki batean jokatzen dugulako eta ikaskide batzuei kalte handia egiten dielako. Gero, aurkezpena egiteko orientabide batzuk eman dizkigu, hala nola, klasera apur bat lehenago etortzea ordenagailua martxan jartzeko, aurkezpena egin behar dugunok lehenengo ilaretan jartzea eta norberak geure aurkezpenaren denbora kontrolatzea, 8 minutu gutxi gorabehera. Guztiok azalpen haei arreta handia jarri beharko diegu.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)