viernes, 11 de noviembre de 2011

AURKEZPENAK EGITEN

Gaurko egunean bi taldek ezin izan dute aurkezpenik egin izan dituzten arazo ezberdinengatik.

Aurkezpenak alderatzerako orduan hainbat desberdintasun somatu ahal izan ditugu, adibidez, oso luzeak ziren gaiak Power Point-aren bidez azaldu dituzte; ikusgarrienak musika zeukaten bideoen bitartez egin dira; eta gure arreta deitzeko teknika desberdinak erabili dituzte, hala nola, metaforak erabili, ipuinak asmatu, marrazki bizidunak jarri... Gure ustez gai hauek nahiko ondo landuak egon direla uste dugu, era egoki batean. IKT gaiaren inguruko hainbat informazio erabilgarria eman dute.

Ikasgai honetan IKT-rekin eta IKT-ri buruz ikasten ari gara, eta horregatik irakasleak ondorengo bi galderak bidali dizkigu talde bakoitzari hausnartzeko eta haien bitartez gure ezagutzak berritu ahal izateko:

  • Zer gertatzen zaigu aukera ematen digutenean irakasle paperean jarri eta aurkezpen bat egiteko? Ze eredua jarraitzen dugu? Zergaitik?
  • Zer da metafora bat? Zertarako balio du? Nola laguntzen du irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan?
Bien bitartean, “ikuskatzaile” moduan ari diren gelakideei ere galdera bati buruzko ondorioak ateratzea eskatu die irakasleak: egindako prozesuan nola eta noiz izan dugu aukera ikasteko?
Azkenik, irakasleak zera esan digu, gero eta gehiago esperimentatu dezagun, horretarako kapasak ikusten gaitu eta.




Gaurkoan aurkezpena egin duten taldeen blogak ondorengoak dira:
  1. Informatikanmurgilduz
  2. Iktworld
  3. Iktegunerokoa
  4. Iktmundua
  5. Iktmagistral32
  6. Berriteknologiratzen
  7. Ikt_ikasgaia

No hay comentarios:

Publicar un comentario