viernes, 4 de noviembre de 2011

KOMUNIKAZIOAREN ANTOLAKUNTZARAKO ORIENTABIDEAK

Egun honetan irakasleak hainbat gomendio eman dizkigu aurkezpena hobeto egin ahal izateko. Hasieran zera esan du, klasean besteekiko errespetua mantentzen ez duten ikasleak gelatik kanporatuko dituela eta euren aurkezpena egiteko aukera galduko dutela. Gure ustez hori erabaki egokia da, askotan klaseko askok era desegoki batean jokatzen dugulako eta ikaskide batzuei kalte handia egiten dielako.  Gero, aurkezpena egiteko orientabide batzuk eman dizkigu, hala nola, klasera apur bat lehenago etortzea ordenagailua martxan jartzeko, aurkezpena egin behar dugunok lehenengo ilaretan jartzea eta norberak geure aurkezpenaren denbora kontrolatzea, 8 minutu gutxi gorabehera. Guztiok azalpen haei arreta handia jarri beharko diegu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario