Oraingo honetan eskola batera joan gara eta IKT arduradun bati galdetegi bat egin diogu, izan ere honen garrantzia gero eta handiagoa da.
viernes, 9 de diciembre de 2011
GALDERAK
Zer gertatzen zaigu aukera ematen digutenean irakasle paperean jarri eta aurkezpen bat egiteko? Ze eredua jarraitzen dugu? Zergatik?
Irakasle paperean jarri garenean oso urduri jartzen gara izan ere ikasle mordoa guri begira dago, eta kasu honetan aurkezpena egiterako garaian 85 pertsona inguru egon dira guri begira beraz, urduri jartzea guztiz normala da. Gainera akatsen bat egin dezakegunez urduriago jartzen gara, besteak gutaz pentsatzen dutena pentsatzen baitugu, hots, uste dugu gutaz barre egingo dutela.
Gainera irakasle paperean jartzean gure eredua gure irakasleak izan dira, hau da, bakoitzak era diferentean eragin gaitu, eta gu hori modu egokian islatzen saiatzen gara.
Zer da metafora bat? Zertarako balio du? Nola laguntzen du irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan?
Metafora bat hitz bati beste esanahi bat jartzean datza, hau da, hitz batek beste esangura bat hartzen du.
Irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan hauek oso baliagarriak dira, izan ere hauekin
viernes, 2 de diciembre de 2011
AURKEZPENEKIN BUKATU
Falta ziren zortzi taldeek egin dituzte haien aurkezpenak. Behin horiek bukatu ostean irakasleak honako ebaluaketarako jarraibideak eman ditu:
Gure taldeko ikaskideekin elkartu egingo gara eta taldeko nota eta ikaskide bakoitzaren nota eztabaidatu eta zehaztuko dugu. Irakasleak lehenengoz orri guztia ondo irakurtzea eta aztertzea gomendatu digu. Hau egin ostean, orri hori entregatu behar diogu irakasleari, gure izen abizenekin eta gure blogaren izenarekin.
Irakasleak ere zera esan du, azterketaren egunerarte izango dugula epea gure Blog-a amaitzeko. Gure Blog-aren azkenengo sarreran, hau da, Portfolioan, honako hau jarri behar dugu:
- Gure taldeko Blog-ean topatuko dugun azken argazkia edo mapa.
- Taldeak eta taldekideek ikasgai osoan zehar izan dugun ikasketa prozesuaren azkenengo ondorioak, ebaluaketa eta gure ekarpenak.
- Ikasgaiaren (metodologia, irakaslea, ordutegia, talde handia, gela...) ebaluaketa eta ekarpenak egitea.
viernes, 18 de noviembre de 2011
AURKEZPENEKIN JARRAITU
Klase hasieran gure gelako bi ordezkariek beste ikasgai batekin izan dugun arazoari buruzko azalpen bat ematen ari ziren bitartean, gelako ordenagailuarekin arazo bat egon da, ez baitzuen ondo funtzionatzen. Hori dela medio, azkenean goizeko bederatzietan beste gela batera joan behar izan gara aurkezpenak egin ahal izateko. Gela hau oso txikia zen eta guztiok sartzeko arazoak izan ditugu, ez baitzegoen aulki nahikorik guztiok eseri ahal izateko. Arrazoi horregatik batzuk mahaien gainean eta leihoen ondoan eseri behar izan gara. Honek zera eragin du, klaseko giroa aproposa ez izatea eta irakasleak arreta deitu digu behi baino gehiagotan, klase horiek isilik egoten ikasteko bakarrik erabiliko genituela esanez, klasean horrela ezin baita ez irakatsi ezta ikasi ere.
Gaurko aurkezpenak motzagoak izan dira, denbora aldetik nahiko larri genbiltzalako eta horregatik moztu behar izan ditugu, nahi genuen guztia ezin esan ezinik. Ondorengo egunean oraindik falta diren zortzi taldeek aurkezpenak egingo dituzte.
Gaurkoan aurkezpena egin duten taldeen blogak ondorengoak dira:
viernes, 11 de noviembre de 2011
AURKEZPENAK EGITEN
Gaurko egunean bi taldek ezin izan dute aurkezpenik egin izan dituzten arazo ezberdinengatik.
Aurkezpenak alderatzerako orduan hainbat desberdintasun somatu ahal izan ditugu, adibidez, oso luzeak ziren gaiak Power Point-aren bidez azaldu dituzte; ikusgarrienak musika zeukaten bideoen bitartez egin dira; eta gure arreta deitzeko teknika desberdinak erabili dituzte, hala nola, metaforak erabili, ipuinak asmatu, marrazki bizidunak jarri... Gure ustez gai hauek nahiko ondo landuak egon direla uste dugu, era egoki batean. IKT gaiaren inguruko hainbat informazio erabilgarria eman dute.
Ikasgai honetan IKT-rekin eta IKT-ri buruz ikasten ari gara, eta horregatik irakasleak ondorengo bi galderak bidali dizkigu talde bakoitzari hausnartzeko eta haien bitartez gure ezagutzak berritu ahal izateko:
- Zer gertatzen zaigu aukera ematen digutenean irakasle paperean jarri eta aurkezpen bat egiteko? Ze eredua jarraitzen dugu? Zergaitik?
- Zer da metafora bat? Zertarako balio du? Nola laguntzen du irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan?
Bien bitartean, “ikuskatzaile” moduan ari diren gelakideei ere galdera bati buruzko ondorioak ateratzea eskatu die irakasleak: egindako prozesuan nola eta noiz izan dugu aukera ikasteko?
Azkenik, irakasleak zera esan digu, gero eta gehiago esperimentatu dezagun, horretarako kapasak ikusten gaitu eta.
Gaurkoan aurkezpena egin duten taldeen blogak ondorengoak dira:
viernes, 4 de noviembre de 2011
KOMUNIKAZIOAREN ANTOLAKUNTZARAKO ORIENTABIDEAK
Egun honetan irakasleak hainbat gomendio eman dizkigu aurkezpena hobeto egin ahal izateko. Hasieran zera esan du, klasean besteekiko errespetua mantentzen ez duten ikasleak gelatik kanporatuko dituela eta euren aurkezpena egiteko aukera galduko dutela. Gure ustez hori erabaki egokia da, askotan klaseko askok era desegoki batean jokatzen dugulako eta ikaskide batzuei kalte handia egiten dielako. Gero, aurkezpena egiteko orientabide batzuk eman dizkigu, hala nola, klasera apur bat lehenago etortzea ordenagailua martxan jartzeko, aurkezpena egin behar dugunok lehenengo ilaretan jartzea eta norberak geure aurkezpenaren denbora kontrolatzea, 8 minutu gutxi gorabehera. Guztiok azalpen haei arreta handia jarri beharko diegu.
viernes, 28 de octubre de 2011
LANEAN JARRAITUZ
Gaurko klasean irakasleak Ludovikoren musika jarri digu eta gure begiak izteko esan digu. Ariketa honen helburua zera izan da, norberak bere erlaxatzea, horrela klasea ematerako orduan lasai eta arreta handiarekin egon ahal izango gara. Musika ez zen oso ondo entzuten eta ariketa ez da guztiz ondo irten ikasleok ez daukagulako honelako ariketak egiteko ohitura. Hori ondoriozta dezakegu, gero klasea hasterakoan zarata handia eginez jarraitu dugulako.
Talde bakoitzak gure lanari ekin diogu, eta klasea aurrera joan ahala, zenbait zalantza sortu egin dira, batez ere metaforaren esanahiari buruz. Talde batzuk klasetik irten dira, gela barruan zarata handiegia zegoelako guztiok era egokian lan egin ahal izateko, eta beste batzuk ordenagailu gelara joan dira haien lana burutzeko. Datorren astean daukagun lanari buruzko azalpena eman digu irakasleak. Lan horren helburua zera da, 10-15 minutu bitartean gainerako ikaskideei ezagutzen ez duten gai bati buruzko azalpen bat ematea, horrek dauzkan garrantziez eta beharrez guztiok jabetu gaitezen.
Hemen gure gelakide guztien Portfolioak aurkitu ahal izango ditugu.
- http://iktlantzen.blogspot.com
- http://iktatzen.blogspot.com/
- http://iktworld.blogspot.com/
- www.iktegunerokoa.blogspot.com
- http://tik-tok-tak.blogspot.com/
- http://xatakatoka.blogspot.com/
- http://berriteknologiratzen.blogspot.com/
- http://informatikanmurgilduz.blogspot.com/
- http://ikt-kazetariak.blogspot.com/
- http://iktmundua.blogspot.com
- http://haizeairatiarrate-portfolioa.blogspot.com/
- http://iktmagistral32.blogspot.com/2011/11/blog-post_04.html
- http://olatzmaialendeieneikt.blogspot.com/
- http://pinuak.blogspot.com/
- http://iktlh32teoria.blogspot.com/
- IKT-Hezk-balia.blogspot.com
- www.bideberriak-iktak.blogspot.com
- http://ikt-lana.blogspot.com/
- http://ikt-ikasgaia.blogspot.com
- http://ikusi-eta-ikasi.blogspot.com/
viernes, 21 de octubre de 2011
GAIAK AURKEZTEN HASI
Gaur pasaden astean taldeka landu genituen artikuluak aurkezten hasi gara ikasleak. Hura egiten hasi aurretik, gelakide bat aukeratu dugu aurkezpenak bideo kamera batekin grabatzeko beste bik oharrak hartzen dituzten bitartean. Beraz, beraien lana zera da, aurkezpen guztiak bukatzen ditugunean haiek guztioi komunikatzea, azkenengo klase egunean egingo dugun hausnarketarako balio izango duena.
Denok dakigunez, talde bakoitzaren erritmoa desberdina izango da, beraz, aurretuago doazen taldeak informazio gehiago bilatzen joan daitezke. Lan testua irakurri behar da, hitz gakoak azpimarratuz eta horren laburpena eginez, taldekideon beharrak zerrendatzeko.
LAN METODOLOGIA: Lana irakasleak proposatutako metodologia jarraituz egin ahal izateko, klasean giro egokia mantentzea ezinbestekoa da. Hauek dira jarraitu beharreko pausoak:
- Isiltasuna: Klasekideen hitz egiteko txanda errespetatuz, azalpena ondo entzuteko eta haiek urduri ez jartzeko.
- Dinamikoak izan: Aurkezpenak egiterakoan, guztiak berdinak ez izateko, teknika desberdinen bidez aurkeztea, hala nola, power point, movie maker, irakasleei galdeketak...
- Autonomoak izan: Arazoei gure kabuz aurre egin eta inoren laguntzarekin konpontzeko gai izan.
- Arreta jartzea: Gure gelakideek aurkezpenak egiten dituztenean adi egotea, haiek egiten duten gauzez ikasi ahal izateko.
viernes, 14 de octubre de 2011
TALDEKA ARTIKULUAK LANDU
Talde bakoitzak, Hezkuntzari aplikatutako Informazio eta Komunikazio Teknologiei buruzko artikulu bana irakurri dugu. Artikuluak oso desberdinak dira bata bestearengandik, adibidez, batzuk laburrak dira eta irakurtzeko errazak, baina beste batzuk, ordea, informazio teknologikoagoa dute eta luzeagoak dira, beraz, ulertzeko zailagoak dira. Horren eraginez, artikuluek azaltzen duten gaiari buruz lan bat egitea proposatu du irakasleak. Taldeen arteko lana oso desberdina izango da, jorratutako gaiak hainbat ezberdintasun dituztelako, lehen esan dugun bezala. Hori horrela izanda, talde bakoitzak bere erara antolatuko du lan honen aurkezpena, beti ere irakaslearekin bere prozesua bideratuz eta egokituz. Lan honen helburua ikasleon autonomia sustatzea da, gai honen inguruan pixkanaka-pixkanaka gero praktikara aplikatu ahal izango diren ezagutzak eskuratuz eta gure zalantzak argituz. Hauxe da egin beharreko lana:
- Artikulua irakurri
- Hitz gakoak
- Sintesia
- Gure beharrak zerrendatu eta eztabaidatu artikulu berdina daukagun taldeon artean.
- Informazio gehiago bilatu, kontzeptuak argitu,....
- Hipotesiak idatzi
- Metafora bat topatu gaia eta prozesua hurbiltzeko gainontzeko kideei.
- Kritika ekologikoa: gustatu zaizuena eta hobetuko zenuketena komentatu.
- Konpartitu: BLOG-a, Portfolioaren bitartez.
- Klasean hamar minutuko komunikazioa egin IKT baliabideren bat lagundurik. Izan daiteke Blog-a,...
viernes, 7 de octubre de 2011
WEB 2.0 EZAGUTUZ
Gaurkoan irakasleak Web 2.0-ri buruz hitz egin digu. Askok ez genuen hura ezagutzen, baina gutxi batzuk honen berri zuten. Irakasleak azalpen txiki bat eman digu honen inguruan, zer den eta zertarako balio duen azalduz. Azalpena bukatzerakoan, ondorengo bideo hau jarri digu gida moduan erabili ahal izateko.
viernes, 30 de septiembre de 2011
TALDEEN ERAKETA
Lehenengo egunean irakasleak orrialde bana eman digu hiru gelakidez osatutako talde bakoitzari. Bertan, zazpi galdera ezberdin agertzen dira lauhilabete honetan gure ikasgaian, IKT-n alegia, landuko ditugun gaiekin. Beraz, ariketa honen helburua zera da, galdera horiei erantzun egokia ematea gai horren inguruan ditugun aurreideiak eta kontzeptuak bilduz. Gure artean eztabaidatu behar dugu erantzun egokienak aurkitu ahal izateko. Ariketaren zati hau amaitzerakoan, taldeko kide bat bozeramaile izendatu dugu besteen aurrean erantzunak azal zitzan. Galderak honakoak izan dira:
1. Zer dira IKT? Nola definituko zenituzke? Ezagutzen al duzu euren ezaugarriren bat?
2. Zeri deitzen zaio Informazioaren Gizartea? Zein erlazio egon daiteke IKT eta Informazioaren Gizartearekin?
3. Eraginik al dute IKTek ezagutzan eta hezkuntzan?
4. Irakaskuntzan erabili behar dira? Argumentatu zergatik bai edo ez.
5. Eta Haur Hezkuntzan erabili behar dira? Argumentatu zergatik bai edo ez.
6. Eta zeuk, eguneroko bizitzan, zein aplikazio erabiltzen duzu? Eta zertarako?
7. Zein aplikazio, proiektu edo esperientzia ezagutzen dituzu hezkuntzan arloan? Zein edo zeintzuk erabiliko zenuke eta zertarako?
Azkenean galdera hauek gorde behar izan ditugu, kurtso amaieran hainbat gai landu eta ariketak egin ondoren, berriro ere egin beharko dugulako horrelako ariketa bat ikasitakoaren hausnarketa eginez.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)